Maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Maiatzaren 12a egun garrantzitsua da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean lan egiten dugun pertsona eta erakundeentzat. Ospatzeko eguna da, egiten dugun lan garrantzitsua eta jarraitua erakundeen eta gizartearen aurrean ikusgarritasuna emateko. Hirekinen aldetik, sektore honetako sarea garen aldetik, egunero arraun egiten dugu, beste sare eta erakunde batzuekin elkarlanean, gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzen joateko, non … Read more

Hirugarren sektorea: digitalaren aurrean egiten dugun lana

Hirugarren sektorea: digitalaren aurrean egiten dugun lana

Maiatzaren 18an, EDE Fundazioak antolatutako “hirugarren sektorea: gure lana digitalaren aurrean” jardunaldian izan ginen. Saio interesgarri horretan, hirugarren sektoreak digitalizazioaren aurrean izan behar duen zereginari buruz hitz egin zen. Digitalizazio horrek onura handiak dakarzkie erakundeei eta pertsonei, baina, bestalde, alderdi negatiboak ezkutatzen ditu, hala nola arrakala digitala eta ahultasun digitala, kolektibo jakin batzuen bazterketa-arriskua areagotzen … Read more

Aldizkako kontratu finkoak. 32/202 ELDaren laneko erreforma berriaren inguruko ohiko galderak

Aldizkako kontratu finkoak

32/202 ELDak indarrean jarri duen laneko erreformaren ondorioz aldizkako kontratu finkoak hainbat aldaketa izan ditu Zein da aldizkako kontratu finkoaren jatorria? Modalitate horrek erakundearen jarduera normalaren barruan aldizka edo denboraldi jakin batzuetan zehar errepikatzen diren lan premiak asetzeko balio du, betiere denbora zehar behin eta berriro errepikatzen badira. Zein egoera asetzen dira kontratu modalitate honen … Read more

LINKEDINEN PROFIL KORPORATIBOA ESTREINATU DUGU

LINKEDINEN PROFIL KORPORATIBOA ESTREINATU DUGU

Ba al zenekien Hirekin erakundeak dagoeneko profil korporatiboa duela Linkedinen? Hirekin erakundean ideia ona iruditu zaigu Linkedinen profil korporatibo bat sortzea. Hori munduko lanbide-sarerik handiena da Interneten, eta, horri esker, beste pertsona, erakunde edo sare batzuekin parteka ditzakegu interesgarrienak iruditzen zaizkigun edukiak. Pertsona gehiagorengana iristeko modu bat eta erakunde eta profesionalen zirkulu zabalagoaren aurrean gure … Read more

SAREEN SAREAK ANTOLATUTA, GIZARTE-ERALDAKETAREN ALDEKO PINTADA KOLEKTIBOAN PARTE HARTU DUGU

gizarte-eraldaketaren aldeko pintada kolektiboa

Joan den larunbatean (apirilak 9) Bilboko Uribitarte pasealekura hurbildu ginen gizarte-eraldaketaren aldeko pintada kolektiboan parte hartzera. Aurten Vitoria-Gasteizen maiatzaren 11n egingo den Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna ospatu aurreko ekintza parte-hartzailea izan zen. Ekintzan horma-irudi bat margotu zen, gizarte-eraldaketa aldarrikatzeko. Helburua da Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa, lotuagoa eta gizartearen ikuspegitik inklusiboagoa izatea. Ekintzak iraun zuen bitartean pertsona … Read more

HIREKIN JORGE ARÉVALO LANBIDE-HEZIKETAKO SAILBURUORDEAREKIN BILTZEA

Joan den martxoaren 23an Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko Lege Organikoa onetsi zen, eta, ondorioz, Hirekin apirilaren 4an Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin bildu zen. Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko Lege Organikoa onetsi ondoren, enplegurako prestakuntzan hirugarren sektoreko erakundeen lanari buruz Erkidegoan egingo den garapenaren gainean sektorearen kezka adierazi zitzaion. Sailburuordeak jakinarazi zigun aurreikuspena dela … Read more

LANETIK BOTATZEKO 6/2022 ELD-AREN DEBEKU BERRIA

COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren esparruan onetsi zen erregulazioak “lanetik botatzeko debekua” jaso zuen. Helburua zen pandemiatik eratorritako salbuespenezko egoera lanetik botatzeko arrazoi objektibo modura ez erabiltzea. Hala, Gizarte Segurantzari egin beharreko ekarpenak salbuetsiz edo hobarien bitartez enplegua mantentzeko ABEEEak sustatu ziren. Orain Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka armatuan gaude, eta horrek energia-krisia ekarri du. Egungo egoerak … Read more

NOLA APLIKATUKO DA 30 EGUNETIK BEHERAKO ALDI BATERAKO KONTRATUEN KOTIZAZIO GEHIGARRIA LAN-ERREFORMAN?

32/2021 Errege Lege Dekretuak, lan-erreformaren inguruko presazko neurriak, enpleguaren egonkortasuna bermatzea eta lan-merkatuaren erreforma jasotzen dituena, beste aldaketa batzuen artean honako hau ere jasotzen du, 30 egunetik beherako aldi baterako kontratuak zigortzea Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazio gehigarriaren bidez. Kotizazio gehigarri hori 26,57 eurokoa izango da, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren 151.2 artikuluan eta abenduaren 2ko … Read more

Martxoaren 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna Guztiontzako justuagoa izango den etorkizunera bidean.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, guztiontzako justuagoa eta berdinzaleagoa izango den etorkizunari begira jarrita. Etorkizun horretan emakume izateak ez luke eskubideen eta aukeren galera isila eragin beharko. Hirekinekoak eta hori osatzen dugun sarekoak (Aisa, Gizardatz, Hedatzen) errealitate hori eraikitzeko lanean ari gara gure esparrutik. Horren adibide da GIZARDATZEK sortutako Indarkeria matxistatik bizirik atera … Read more

WEB-MINTEGIA: “Lan-erreforma: Nola eragingo dio Euskadiko hirugarren sektore sozialari?”

Bittor-webinar-reforma

Pasa den martxoaren 9an, “Lan-erreforma: Nola eragingo dio Euskadiko hirugarren sektore sozialari?” mintegia eskaini zuen online Hirekinek, abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretua aplikatzeak hirugarren sektore sozialarengan izan zitzakeen balizko eragin eta loturak aurreikusita. BOEn argitaratutako 32/2021 Errege Lege Dekretuak hainbat neurri jasotzen ditu: lan‑erreformaren inguruko presazko neurriak, enpleguaren egonkortasuna bermatzea, lan‑merkatuaren erreforma, besteak beste, … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies