CEOEren ETA CCOO ETA UGT SINDIKATUEN ARTEKO AURREAKORDIOARI ESKER, ENPLEGURAKO ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO V. AKORDIOA SINATUKO DA

Joan den maiatzaren 5ean, ostiralean, jakinarazi zen CEOE eta CCOO eta UGT sindikatuak aurreakordio batera iritsi zirela. Negoziazioprozesu bat izan da, 2021ean hasi baitzen. Erabaki horri esker, enplegurako eta negoziazio kolektiborako V. akordioa sinatzeko aukera egongo da; izan ere, bi aldeentzat onuragarria den negoziazioesparrua ezartzen du, eta erreferentziatzat hartuko da negoziazio kolektibo sektorialeko prozesuetarako adostutako … Read more

Estatuko Enpleguari buruzko Legearen onespena

Estatuko Enpleguari buruzko 2/2023 Legea onetsi da. Lege horrek enplegu‑politika publikoen esparrua ezartzen du, administrazioen arteko beharrezko bateratasuna lortu nahi du, eta Enplegu Sistema Nazionala osatzen duten egitura, baliabide, zerbitzu eta programak arautzen ditu. Arauaren ekarpen garrantzitsuenetako bat enplegagarritasuna mantentzea eta hobetzea da, enplegu‑zerbitzu publikoak eskatzen dituzten pertsonen eskubide eta betebehar gisa, Konstituzioaren 35. artikuluan … Read more

Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 €-koa izango da 2023rako

Otsailaren 7an Ministroen Kontseiluak 2023rako LGSa % 8 igotzea erabaki zuen, Gobernuaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean adostuta, patronalaren presentziarik gabe. Langileen Estatutuaren 27. artikuluak xedatzen du soldata horrek honako hauek hartu behar dituela kontuan: kontsumoko prezioen indizea, estatuan lortutako batez besteko produktibitatea, lanaren partaidetza zenbatean gehitu den Estatuko errentan, eta ekonomiaren egoera orokorra. Erabakiak … Read more

GIZARTE-SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN IGOERA. BELAUNALDI ARTEKO EKITATE‑MEKANISMOA

2023a pentsioen sistema publikoan aldaketak eginez hasi da, eta, besteak beste, belaunaldi arteko ekitate-mekanismo (BEM) berria aplikatu da, Gizarte Segurantzako kotizazioak areagotzea eragingo duena. BEMa 2023ko urtarrilean sartuko da indarrean, eta 2032ra arte aplikatuko da. Mekanismo horrek jasangarritasunaren faktorea ordeztuko du, hau da, bizi‑itxaropenaren igoerak eragindako pentsioen gastuaren areagotzea zuzentzeko balio zuen faktorea. Mekanismoak Gizarte … Read more

Enplegurako pizgarria bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunentzat

El pasado 28 de septiembre se publicó el Real Decreto 789/2022, de 27 de septiembre, por el que se regula la compatibilidad del Ingreso Mínimo Vital (IMV) con los ingresos procedentes de rentas del trabajo o de la actividad económica por cuenta propia, con el fin de mejorar las oportunidades reales de inclusión social y laboral de las personas beneficiarias de la prestación.

Read more

Nola eragiten dio energia-aurrezte eta -eraginkortasuneko neurrien 14/2022 ELDak lan- eta gizarte-arloari?

Abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretua, garraioaren, beken eta ikasteko laguntzen arloko jasangarritasun ekonomikoko neurriei eta aurrezteko, energia‑eraginkortasuneko eta gas naturalarekiko energia-mendekotasuna murrizteko neurriei buruzkoa, abuztuaren 2an argitaratu zen BOEn eta 2022ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bidez baliozkotu zen: berritasun garrantzitsuak sartzen ditu lan- eta gizarte-arloan. Zalantzarik gabe, ezagunena eta eragin handiena duena Errege Dekretuaren V. tituluan … Read more

EBJA SENTENTZIA: IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO ITUNPEKO EKINTZA

Joan den uztailaren 14an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hirugarren sektorearekiko ituntze esparruan eragin erabakigarria izan dezakeen Sententzia argitaratu zuen. Sententzia horretan Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak proposatutako kontu prejudizialak ebazten dira, ASADEk irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako gizarte itunaren Valentziako araudiari buruz egindako aurkaratzearen harira. Sententzia horrek irabazi-asmorik gabeko erakundeei gizarte ituna gordetzea erkidegoko arauaren kontrakoa ez … Read more

EUSKAL ENPLEGU SISTEMAREN LEGEAREN AURREPROIEKTUA

EJko Lan eta Enplegu Sailak duela gutxi Euskal enplegu sistemaren legearen aurreproiektua sortzen hasteko agindua argitaratu du, eta horren izapidearen barne entzunaldi eta informazio publikoa egongo da, bai eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren, Gizarterako Euskal Kontseiluaren eta EGABen nahitaezko txostenak ere, kide anitzeko beste organo batzuetako txostenekin batera. EJko webgunean argitaratutako zirriborroa eta esteka bidaltzen … Read more

Aldizkako kontratu finkoak. 32/202 ELDaren laneko erreforma berriaren inguruko ohiko galderak

Aldizkako kontratu finkoak

32/202 ELDak indarrean jarri duen laneko erreformaren ondorioz aldizkako kontratu finkoak hainbat aldaketa izan ditu Zein da aldizkako kontratu finkoaren jatorria? Modalitate horrek erakundearen jarduera normalaren barruan aldizka edo denboraldi jakin batzuetan zehar errepikatzen diren lan premiak asetzeko balio du, betiere denbora zehar behin eta berriro errepikatzen badira. Zein egoera asetzen dira kontratu modalitate honen … Read more

LANETIK BOTATZEKO 6/2022 ELD-AREN DEBEKU BERRIA

COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren esparruan onetsi zen erregulazioak “lanetik botatzeko debekua” jaso zuen. Helburua zen pandemiatik eratorritako salbuespenezko egoera lanetik botatzeko arrazoi objektibo modura ez erabiltzea. Hala, Gizarte Segurantzari egin beharreko ekarpenak salbuetsiz edo hobarien bitartez enplegua mantentzeko ABEEEak sustatu ziren. Orain Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka armatuan gaude, eta horrek energia-krisia ekarri du. Egungo egoerak … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies