Txandakako lanaren plusa ez da bateragarria Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren 27. artikuluko gaueko lanaren konpentsazioarekin

(Bilboko 2. Gizarte Epaitegiaren 27/2021 Epaia) Gaueko txanda egiten duten pertsonek jasotzen duten txandakako lanaren plusa ez da bateragarria izango Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko V. Hitzarmenaren 27. artikuluan aurreikusitako zaintza-egoeran dagoen gaueko lanaren % 125eko konpentsazioarekin. Hala ezarri du Bilboko 2. Gizarte Epaitegiaren 27/2021 Epaiak. Epai hori irmoa da une honetan, eta, haren arabera, gaueko txanda … Read more

Nola eragiten dio alarma-egoeraren amaierak lan-arloari?

Maiatzaren 9an, luzapenik onetsi ez zenez, bertan behera geratu zen urriaren 25ko 926/2020 Errege Dekretuak xedatutako azken alarma-egoera. Egoera berri horrek zalantza ugari sortu ditu dakartzan inplikazioei buruz, eta beharrezkoa izan da lan-arloari nola eragiten dion berrikustea: Lehenik eta behin, krisi sanitarioa amaitu ez denez, indarrean jarraitzen dute COVID-19a prebenitzeko eta geldiarazteko legezko neurriak “harik … Read more

Jardunaldia: Beijing +25tik berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun eta herritarrera

1995ean Beijingen Emakumearen Mundu Konferentzia egin zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek antolatu duten jardunaldietan parte hartu du Hirekin elkarteak. Duela 25 urte hasitako lana eguneratzeko balio izan du jardunaldiak, Hirekin-ek parte hartuko duen berdintasun-foroa sortu baita. Miren Lauzirikak gidatutako jardunaldian, honako hauek izan dira hizlariak: Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, … Read more

Ticket Bai 2022an sartuko da indarrean

Jaurlaritzaren Idazkaritza eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren ekainaren 17ko 47/2019 Ebazpenak Euskadiko hiru lurralde historikoetako eta Nafarroako hitzarmen bat argitaratzen du. Hitzarmen horren bidez, Ticket Bai sistema arautzen da; iruzur fiskala saihestea du helburu, jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten pertsonen eta entitateen fakturazioa eta kobrantza hobeto kontrolatuz. Horretarako, kudeaketa-eredu berriak ezarri dira, zergadunek zerga-betebeharrak bete ahal izan … Read more

Auzitegi Gorenak kendu egin du hitzarmen kolektiboetan jasotzen den seme-alaba izateagatiko lizentzia

6/2019 Errege Dekretuak, enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzkoak, pixkanaka berdindu zuen jaiotzagatiko bi gurasoen lan-kontratuaren etenaldiaren iraupena. Horrek aldarazi egin zuen Langileen Estatutua. Jaiotzagatiko kontratuaren etenaldi horrek aintzat hartzen du erditzea eta hamabi hilabete baino gutxiagoko umeen zaintza, eta berdindu egiten da bi gurasoentzako etenaldi … Read more

Nola geratu dira obra- eta zerbitzu-kontratuak Auzitegi Gorenaren 1137/2020 Epaia eta gero?

Joan den abenduaren 29an eman zuen aditzera Auzitegi Gorenaren gizarte-arloko salak 1137/2020 Epaia, eta bertan ezarritakoak aldatu egin du Auzitegi Gorenak obra- eta zerbitzu-kontratuei dagokienez orain arte izan duen jurisprudentzia-ildoa. Horrek zalaparta handia sortu du, ez baitago argi zein eragin izan dezakeen kontratu modalitate hori oso maiz erabiltzen den sektoreetan, gurean kasu. Behin-behineko kontratuak etengabe … Read more

Berdintasun-arloko arauketa berria

Ordainsari Berdintasuna

Emakumeen eta Gizonen Ordainsari Berdintasunari buruzko 902/2020 Errege Dekretua Joan den 2020ko urriaren 13an, 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuak onetsi ziren, enpleguari eta lanbideari dagokienez emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko 6/2019 Legea garatzeko. Horiek berekin ekarriko dute erakundeek antolakuntza-neurriak ezartzeko beharra, lan-arloan emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa zehazteko. Zehazki, … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies