CEOEren ETA CCOO ETA UGT SINDIKATUEN ARTEKO AURREAKORDIOARI ESKER, ENPLEGURAKO ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO V. AKORDIOA SINATUKO DA

Joan den maiatzaren 5ean, ostiralean, jakinarazi zen CEOE eta CCOO eta UGT sindikatuak aurreakordio batera iritsi zirela. Negoziazioprozesu bat izan da, 2021ean hasi baitzen. Erabaki horri esker, enplegurako eta negoziazio kolektiborako V. akordioa sinatzeko aukera egongo da; izan ere, bi aldeentzat onuragarria den negoziazioesparrua ezartzen du, eta erreferentziatzat hartuko da negoziazio kolektibo sektorialeko prozesuetarako adostutako epean zehar. 

Soldaten igoerari dagokionez, itunak gomendatzen du soldatak % 4an igotzea 2023an, % 3 2024an eta beste % 3 2025ean (% 10eko igoera finkoa guztira hiru urteetarako). Igoera hori soldatak berrikusteko klausula baten bidez indartuko da; horren bidez, hiru urte hauetan zehar inflazioa ehuneko horiek baino gehiago igoko balitz, langileen soldata beste % 1 igotzeko aukera egongo litzateke. 

Soldataren igoerari buruzko aferan hasieran posizionamenduak nahiko aldenduta zeuden arren, inflazioaren areagotzearen ondorioz, sindikatuek eta enpresen arteko elkarrizketari esker, aurreakordio bat adostu ahal izan dute bizi dugun testuinguru ekonomiko hegakor eta asaldatuaren baitan. 

ELA eta LABek, ordea, lortutako aurreakordioa baztertzen dute, nahikoa ez dela uste dutelako eta “desmobilizazioa bilatzen” duelako; hortaz, lehiaren eta sindikatuen borrokaren alde egiten jarraituko dutela adierazi dute. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies