IRSEARABA S.Koop-eko Cristina Rojori elkarrizketa

Izena

Cristina Rojo García

Zer erakundetan egiten duzu lan?

IRSEARABA S.Koop.

Zenbat urte daramazu sektorean?

3. 30 urte baino gehiago.

Zer sareren parte zara?

AISA

Sarean modu aktiboan parte hartzen duzu?

Sortu zenetik, ASAIFA desagertu ostean.

Zer onura ditu erakundeentzat Hirekinen parte izateak?

AISA elkartean batu ginen Arabako erakundeotan, HIREKINen parte izateari esker, Euskadiko gainerako tokietan gertatzen dena ezagutu dezakegu, eta prozesu globalago eta estrategikoen berri izateko, parte hartzeko eta partekatzeko aukera dugu. Eragin handiagoa izaten laguntzen digu, bai eta hobeto posizionatutako egitura baten parte izaten ere.

Eta lurraldeko sarearen parte izateak?

Bat egitea, laguntzea eta partekatzea. Ez dio soilik kudeaketari eragiten. Erakundeekin dugun harremanari eragiten dio, prozesu pertsonalistak eragozteko: komunikazio‑prozesu gardenagoak eta bidezkoagoak ezartzen laguntzen digu.

Zure ustez, zeintzuk dira sare moduan erdietsi diren lorpen garrantzitsuenak?

Erakundeen artean konfiantzaz partekatzea. Erreferente eta solaskide gara erakunde guztietan.

Eta sektorean?

Ahots ozen eta argiagoa izatea. Seriotasun-, koherentzia- eta profesionaltasun‑marka izatea.

Zeintzuk dira hirugarren sektore sozialaren erronkak?

Hauek dira erronka batzuk:

  • Erakundeekin harremanak izateko modua (ituntze‑ereduak, presentzia, elkarrizketa…).
  • Erakundeek proiektuak epe luzean mantentzeko gai izan beharko lukete (finantzaketa jasangarri eta eraginkorreko eredua).
  • Beste erakunde eta enpresa pribatuekiko lehiakortasuna (balio bakar eta bereizgarria duten proposamenak egitea).
  • Berrikuntza; izan ere, arazo sozial eta ekonomikoei aurre egiteko modua da, bai eta aldaketa teknologiko eta sozialetara egokitzeko modua ere.

Erronka horien aurrean, zer egin daiteke sare moduan?

Erronka horiei buruzko hausnarketak partekatzea. Ildo estrategikoak baloratzea eta horien bozgorailu izatea. Testuinguruaren etengabeko aldaketei aurre egiteko laguntza eta prestakuntza ematea (lege eta araudiena, soziala, eskumenena…). Erreferente eta solaskide izatea.

Zer ekarpen berri egiten ditu hirugarren sektore sozialak? Zerk egiten gaitu berezi?

Perspektiba ezberdina dugula, eta desberdinkeria sozialen aurrean ongizate sozialari eta lanari balioa ematen diogula. Perspektiba horrek zenbait euskarri ditu: gertutasuna eta egoerak ezagutzea, sarean lan egitea, guztion ongizatearen alde egitea (eta ez erakunde bakoitzaren alde) eta kolektibo guztiek herritarren prozesuetan parte har dezaten saiatzea.

Aipatu Hirugarren Sektore Sozialerako eta/edo etorkizuneko sarerako desira bat.

Ahots kritikoa eta profesionala izatearen arteko oreka bilatzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies