LINKEDINEN PROFIL KORPORATIBOA ESTREINATU DUGU

Ba al zenekien Hirekin erakundeak dagoeneko profil korporatiboa duela Linkedinen?

Hirekin erakundean ideia ona iruditu zaigu Linkedinen profil korporatibo bat sortzea. Hori munduko lanbide-sarerik handiena da Interneten, eta, horri esker, beste pertsona, erakunde edo sare batzuekin parteka ditzakegu interesgarrienak iruditzen zaizkigun edukiak.

Pertsona gehiagorengana iristeko modu bat eta erakunde eta profesionalen zirkulu zabalagoaren aurrean gure lana ikusgai bihurtzeko aukera bat.

Ondoren, Hirekin erakundearen Linkedineko profilari dagokion esteka partekatzen dizuegu, ondo baderitzozue, jarraitu eta zuen iritziz egokiak diren beste pertsona eta erakunde batzuekin konpartitu ahal izateko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies