Nola eragiten dio alarma-egoeraren amaierak lan-arloari?

Maiatzaren 9an, luzapenik onetsi ez zenez, bertan behera geratu zen urriaren 25ko 926/2020 Errege Dekretuak xedatutako azken alarma-egoera.

Egoera berri horrek zalantza ugari sortu ditu dakartzan inplikazioei buruz, eta beharrezkoa izan da lan-arloari nola eragiten dion berrikustea:

Lehenik eta behin, krisi sanitarioa amaitu ez denez, indarrean jarraitzen dute COVID-19a prebenitzeko eta geldiarazteko legezko neurriak “harik eta Gobernuak, modu arrazoituan eta eskuragarri dagoen zientzia-ebidentziarekin bat etorriz, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa amaitu dela deklaratzen duen arte. Horretarako, Alerta eta Larrialdi Sanitarioen Koordinazio Zentroak txostena egin beharko du aurretik”.

Ondorioz, erakundeek osasunaren eta segurtasunaren arloko legezko neurriei eutsi behar diete jarduera ekonomiko eta lan-zentro guztietan, publiko zein pribatuetan: aireztapen-, garbiketa- eta desinfekzio-neurriak; lanpostuen antolaketa; 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia; ahal denean, arriskuaren araberako babes-ekipoen hornidura…).

Neurri horiek bete ezean, erakundeek bi zehapen-mota jaso ditzakete:

  • Lan-arriskuen arloko arauak ez betetzeagatiko zehapenak, Lan Ikuskaritzak salaketa jarri ostean.
  • Osasun-arloko zehapena organo autonomiko eskudunaren aurrean, salaketa jarri ostean.

Bestalde, ABEEE-ei (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente) dagokienez, alarma-egoeraren amaierak, printzipioz, berekin ekarri behar zuen ABEEEak automatikoki amaitzea, ezinbestean; izan ere, haien iraupena alarma-egoera indarrean egotearen araberakoa zen. Hala ere, Lan Zuzendaritza Nagusiak ezinbesteko ABEEE-en iraupenari eustearen alde egin du zenbait kontsultatan, printzipioz, 2021eko maiatzaren 31ra arte, baldin eta beste luzapenik ez badago.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies