SAREEN SAREAK ANTOLATUTA, GIZARTE-ERALDAKETAREN ALDEKO PINTADA KOLEKTIBOAN PARTE HARTU DUGU

Joan den larunbatean (apirilak 9) Bilboko Uribitarte pasealekura hurbildu ginen gizarte-eraldaketaren aldeko pintada kolektiboan parte hartzera. Aurten Vitoria-Gasteizen maiatzaren 11n egingo den Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna ospatu aurreko ekintza parte-hartzailea izan zen.

Ekintzan horma-irudi bat margotu zen, gizarte-eraldaketa aldarrikatzeko. Helburua da Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa, lotuagoa eta gizartearen ikuspegitik inklusiboagoa izatea. Ekintzak iraun zuen bitartean pertsona asko hurbildu ziren koloreak, marrak eta irudimena baliatuta nork bere harri koskorra ekartzeko.

Hirekin erakundeak Sareen Sarearen ekintza babesten du, gure apustua argia baita pertsona orok eskubide eta aukera berdinak dituen Euskadiren alde.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies